Egitaraua: 08:30 Diana Arrasateko gaiteroekin. 09:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan. 11:00 Etxafuegoak Herriko plazatik. 11:00-13:30 Jolas parkeak Seber Altube plazan eta Monterronen. 11:30-18:30 Gaztelaru Eguna eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Kulturateko atzeko plazan. 12:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren prestaketa, Portaloian. 12:30 Bertso musikatuak Arotz plazan AEDk antolatuta. Bertsotan: Haizea Arana, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Aissa Intxausti. Musika jartzen: Aner Peritz eta Libe Goenaga. Gai jartzaileak; Maria Oses eta Olatz Zuazubiskar. 12:30 Kalejira Arrasateko trikitixa eskolarekin. 13:00 Kalejira herrikoia txistulariekin. 13:00 Eguzkilaruren ongi-etorria eta Makal Txikiaren igoera Seber Altube plazan. 13:30 Apar festa Seber Altuben. 14:30 Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko bazkari herrikoia Portaloian. Udalak sagardo kupel bat jarriko du parte-hartzaileentzat. 14:30 Gaztelaru egunaren barruan Gazte bazkaria Kulturate atzeko plazan eta ondoren jolasak. Izena eman beharko da aurretik. 16:00-18:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren ondoren bazkalostea Portaloian Etxebarria Aita-seme trikitilariek girotuta. 17:00 Txosna batzordeak antolatuta Palestinar herriaren aldeko argazki herrikoia Portaloian eta ondoren karropoteoa. 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ostirala iritsi da! ikuskizuna Monterronen. 20:00 Kalejira Estampas de Mexico taldearekin. 22:00 Kontzertuak txosnagunean: Perlata, Biznaga eta Les Testarudes. 22:30 Estampas de Mexico taldearen kontzertua, Herriko plazan. Egitaraua osorik hemen.
EHUko udako ikastaroen barruan, Arantzazulab-ek zuzenduko duen uda ikastaro honetan, gaur egungo demokraziak dituen erronkei buruzko gogoeta partekatua nahi da nazioarteko eta tokiko adituen eskutik.
Idoia Madarieta psikologoak eta Enrique Saracho psikiatrak egingo dute berba, osasun mentalari buruz hausnartzeko hitzaldi zikloaren baitan.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.