2025/06/25 08:30 - 22:30

Jaiak

San Juan jaiak: Haurren eta Gaztetxoen Festa Eguna

San Juan jaiak: Haurren eta Gaztetxoen Festa Eguna
Herriko kaleak, Arrasate

Egitaraua:

  • 08:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.
  • 09:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.
  • 11:00 Etxafuegoak Herriko plazatik.
  • 11:00-13:30 Jolas parkeak Seber Altube plazan eta Monterronen.
  • 11:30-18:30 Gaztelaru Eguna eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Kulturateko atzeko plazan.
  • 12:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren prestaketa, Portaloian.
  • 12:30 Bertso musikatuak Arotz plazan AEDk antolatuta. Bertsotan: Haizea Arana, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Aissa Intxausti. Musika jartzen: Aner Peritz eta Libe Goenaga. Gai jartzaileak; Maria Oses eta Olatz Zuazubiskar.
  • 12:30 Kalejira Arrasateko trikitixa eskolarekin.
  • 13:00 Kalejira herrikoia txistulariekin.
  • 13:00 Eguzkilaruren ongi-etorria eta Makal Txikiaren igoera Seber Altube plazan.
  • 13:30 Apar festa Seber Altuben.
  • 14:30 Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko bazkari herrikoia Portaloian. Udalak sagardo kupel bat jarriko du parte-hartzaileentzat.
  • 14:30 Gaztelaru egunaren barruan Gazte bazkaria Kulturate atzeko plazan eta ondoren jolasak. Izena eman beharko da aurretik.
  • 16:00-18:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren ondoren bazkalostea Portaloian Etxebarria Aita-seme trikitilariek girotuta.
  • 17:00 Txosna batzordeak antolatuta Palestinar herriaren aldeko argazki herrikoia Portaloian eta ondoren karropoteoa.
  • 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ostirala iritsi da! ikuskizuna Monterronen.
  • 20:00 Kalejira Estampas de Mexico taldearekin.
  • 22:00 Kontzertuak txosnagunean: Perlata, Biznaga eta Les Testarudes.
  • 22:30 Estampas de Mexico taldearen kontzertua, Herriko plazan.

Egitaraua osorik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak