Ekainak 13, egubakoitza
- 19:00 Arrasate Musikalen BALLET taldearen ikasturte bukaerako ikuskizuna, Amaia Antzokian.
- 19:00 Arrasateko LGTBIQ+ diagnostikoaren eta planaren herri aurkezpena Kulturateko klaustroan.
- 20:00 Ikusgarritasun LGTBIQ+ kalejira musikatua, Kulturatetik hasita.
- 20:00 Salve Solstitium kontzertua Goikobalu, AGA eta Orkestrarekin San Frantzisko elizan.
Ekainak 14, zapatua
- 19:00 Haurren danborrada, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Kulturola, Biteri plaza, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza.
- 19:30 Kuttuneren kontzertua Monterron parkean.
Ekainak 15, domeka, Arrasateko Dantzari Eguna
- 10:00 Haurrak batuko dira Zaldibarren eta Herriko plazara abiatuko dira.
- 11:15 Dantza erakustaldiak herriko kaleetan zehar.
- 13:30 Haur guztiak Herriko Plazan elkartuko dira.
- 17:00 Haur guztien dantza emanaldia, Herriko plazan.
- 19:00 Diskofesta Nemux taldearekin, Herriko plazan.
Ekainak 18, eguaztena
- 18:30 Trikitixa eskolaren ikasturte bukaerako emanaldia Amaia antzokian.
Ekainak 20, egubakoitza
- 18:30 Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako kontzertua, Amaia Antzokian.
- 19:00 Dantzaldi erromeria ibiltaria Ein GO taldearekin.
- 21:30 Euskal kantuen gaua Herriko plazan (eguraldi txarrarekin Uarkapen) Sei Pistols eta Trabuko Bat taldearekin.
Ekainak 21, zapatua
- 09:00 Hileroko hirugarren larunbateko bertako produktuen azoka Seber Altube plazan.
- 9:00 Olinpiadei hasiera emateko gosari herrikoia Kondekuan.
- 9:45 Gosaria amaitzean, diana Kondekuan hasita Zaldibarreraino.
- 10:30 Pregoia aurreko urteko irabazleen eskutik eta kuadrillen kontrola/asistentzia.
- 11:00 Jokoen hasiera Biteri, Zaldibar, Jokin Zaitegi eta Herriko plazan.
- 14:30 Bi txandatan banatutako bazkaria. Arrasateko Rugby Taldearen eskutik hirugarren denbora.
- 17:00 Zaldibarren eta Biterin final laurdeneko jokoen hasiera. Barrak zabalik.
- 18:00 Txosnen irekiera.
- 18:00 Gazte Olinpiaden final-erdia Zaldibarren.
- 19:15 Gazte olinpiaden finalerantz bidean kalejira Zaldibarretik Txosnagunera Los Incansables txarangarekin.
- 19:30 Gazte olinpiaden finala eta ondoren sari banaketa txosnagunean.
- 22:00 Kontzertuak txosnagunean Sukena eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin.
Ekainak 22, domeka
- 10:30 Erraldoi eta kilikien topaketa. Zaldibartik irtenda kalejira.
- 13:00 Erraldoi konpartsen emanaldia Herriko Plazan. Parte hartuko dute Arrasate, Ondalan (Deustu), Txantrea, Bermeo eta Aretxabaletako konpartsak eta Txantrea, Iruñea, Bizkaia, Gares, Elgoibar, Gasteiz eta Arrasateko gaiteroak.
- 17:00 Pilota partiduak Uarkape frontoian. Arrasate Pilota Taldetik Orue-Zuazo vs Zubia-Osoro eta profesionalak: Exposito-Eskuza vs Murua-Aldabe. Sarrerak bi aste lehenago jarriko dira salgai Internetez (www.entradasfronton.com) eta leihatilan egunean bertan.
- 18:30 Errekortadore eskola ibiltaria. Antolatzailea: Bergarako zezenak.
- 19:30 Kontzertuak txosnagunean: 112 eta No Limits.
- 21:00 Dragoi jana Herriko plazan. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.
Ekainak 23, astelehena, San Juan bezpera
- 12:00-14:00 Puzgarriak ume eta gazteentzat Biteri plazan.
- 12:30 Txupinazoa txosna batzordeak antolatuta eta txosnen irekiera. Ondoren trikipoteoa.
- 14:30 Gazte bazkari herrikoia Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.
- 16:00-19:00 Puzgarriak ume eta gazteentzat Biteri plazan.
- 16:30 Etxafuegoak Herriko plazatik.
- 17:00 Txopopoteoa Uarkapetik hasita Herriko plazara arte, Izenbarikuak txarangaren laguntzarekin.
- 18:00 Makala jasotzea, Herriko plazan.
- 18:00 Kalejira herrikoia txistulariekin.
- 18:30 Diskofesta txikientzat Seber Altube plazan Oihan Vegarekin.
- 19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian Salve Solemnea.
- 21:00 Errementari dantza Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.
- 22:30 San Juan sua Herriko plazan.
- 23:15 Nagusien danborrada Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar. SUDCek antolatuta.
- 00:00 Erromeria txosnagunean Ahantzi taldearekin.
Ekainak 24, martitzena, San Juan Eguna
- 8:30 Diana, Arrasateko gaiteroekin.
- 9:00 Entzierroa. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza.
Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan. - 11:00 Etxafuegoak Herriko plazatik.
- 11:00 Meza nagusia San Juan Bataiatzailearen parrokian.
- 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
- 11:00 Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin kalejira.
- 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.
- 12:00 Puzgarriak ume eta gazteentzat Biteri plazan.
- 12:15 Ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa, Herriko plazan.
- 12:30 Omenaldia 80 urtetik gorako nagusiei, Etxaluzen (Abaroa).
- 13:00 Arrasate Musikaleko Musika Bandaren kontzertua Monterron parkean.
- 16:00-19:00 Puzgarriak ume eta gazteentzat Biteri plazan.
- 18:00 Haur eta familientzako ekintza txosnagunean.
- Ostean, kontzertuak txosnagunean EME.KI eta Txit Karramarro taldeekin. Ondoren pintxada kolektiboa.
- 19:30 Errekortadoreen erakustaldia zezen plazan.
- 19:30 Kalejira erdiguneko kaleetan zehar Garin Band taldearekin.
- 23:00 Su artifizialak Santa Barbaratik, Vulcano pirotekniaren eskutik.
- 23:15 Kontzertua: El Drogas. Monterron parkean.
- 23:15 Oxabirekin dantzaldia, Herriko plazan.
Ekainak 25, eguaztena, Haurren eta Gaztetxoen Festa Eguna
- 8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.
- 9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.
- 11:00 Etxafuegoak Herriko plazatik.
- 11:00-13:30 Jolas parkeak Seber Altube plazan eta Monterronen.
- 11:30-18:30 Gaztelaru Eguna eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Kulturateko atzeko plazan.
- 12:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren prestaketa, Portaloian.
- 12:30 Bertso musikatuak Arotz plazan AEDk antolatuta. Bertsotan: Haizea Arana, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Aissa Intxausti. Musika jartzen: Aner Peritz eta Libe Goenaga. Gai jartzaileak; Maria Oses eta Olatz Zuazubiskar.
- 12:30 Kalejira Arrasateko trikitixa eskolarekin.
- 13:00 Kalejira herrikoia txistulariekin.
- 13:00 Eguzkilaruren ongi-etorria eta Makal Txikiaren igoera Seber Altube plazan.
- 13:30 Apar festa Seber Altuben.
- 14:30 Zeuk iñ zeuk jan kuadrillen arteko bazkari herrikoia Portaloian. Udalak sagardo kupel bat jarriko du parte-hartzaileentzat.
- 14:30 Gaztelaru egunaren barruan Gazte bazkaria Kulturate atzeko plazan eta ondoren jolasak. Izena eman beharko da aurretik.
- 16:00-18:00 Zeuk iñ zeuk jan bazkariaren ondoren bazkalostea Portaloian Etxebarria Aita-seme trikitilariek girotuta.
- 17:00 Txosna batzordeak antolatuta Palestinar herriaren aldeko argazki herrikoia Portaloian eta ondoren karropoteoa.
- 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ostirala iritsi da! ikuskizuna Monterronen.
- 20:00 Kalejira Estampas de Mexico taldearekin.
- 22:00 Kontzertuak txosnagunean: Perlata, Biznaga eta Les Testarudes.
- 22:30 Estampas de Mexico taldearen kontzertua, Herriko plazan.
Ekainaren 26an, eguena
- 8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin.
- 9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.
- 11:00 Etxafuegoak Herriko plazatik.
- 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
- 12:00 Eusko Labelen produktuak dastatzea Herriko plazan, Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.
- 18:00 Xabi Larrearen Baboom ikuskizuna, Biteri plazan.
- 19:00 Lore Gazteak taldearen dantza emanaldia, Seber Altube plazan.
- 20:00 Kontzertua Herriko plazan: Janus Lester.