Ulia-Pasaia ibilaldia egingo dute. Aurrez eman behar da izena.
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta Elgetan eguenetan izaten da Aintzane Iturbe, 09:00etatik 13:00etara udaletxean. Kontaktua: 747 48 51 47 telefono zenbakira edota energiabulegoa@debagoiena.eus. Informazio gehiago hemen.
Landatxope elkarteak antolatuta, Bergara ezagutzen txangoa izango da. 10:00etan izango da elkartzea, San Pedro elizaren aurrean, Olaso Dorrea eta Laboratorium Museoa ezagutzeko aukera egongo da; bazkaria, berriz, San Joxepe elkartean izango da.
Ikasturteko bosgarren ibilaldia egingo dute Duintasuna Elkartearen eskutik.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan egongo da gaur.
Odola emateko autobusa jarriko dute Fernando Eskoriatza plazan.
Aste Zapatistaren barruan antolatuta, haurrentzako ekintza.
Txokolate-jana eta bingoa egingo dute Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideek ekaineko ekitaldien barruan.
Piano ikasleen kontzertua.
18:00etan lore-arkua jarriko dute ermitan. Jarraian, kanpai-iraulketa eta txupinazoa.
Aste Zapatistaren barruan antolatuko ekintza da.
Miren Amurizaren Pleibak liburua izango dute berbagai egilearekin.
XIV. Euspot euskarazko spot lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Aurtengo gaia da: Zer da laguna izatea?
Iñaki Petxarromanen Lemoiz herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka liburuaren aurkezpena. Antolatzailea: Olaso fundazioa.
Antixena gaztetxean, pintxo-potearen baitan antolatuta.
Kultura eta Natura programaren barruan, Burgos aldera egingo dute bi egunetako irteera Pake Lekuko bazkideek: Burgos, Lerma, Silos, Covarrubias,Burgos.
C1 ikastaroaren data: ekainaren 23tik uztailaren 18ra. Ordutegia: 8:30-13:00. Ordu kopurua: 80. Ikastaroaren helburua HABEko iraileko deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da. Izena emateko datak: ekainaren 2tik 17ra, udal euskaltegian, Eltzian.
Elgetako argazki zaharren bigarren erakusketa ekainaren 12tik 22ra kultura etxeko erakusketa aretoan. Artxiboko boluntario taldearen eskutik. Ordutegia: Ekainak 12 - 18:00-20:00. Ekainak 13 - 18:00-20:00. Ekainak 14 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 15 - 11:00-14:00. Ekainak 19 - 18:00-20:00. Ekainak 20 - 18:00-20:00. Ekainak 21 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 22 - 11:00-14:00.
Helduen afarirako txartelak Goikoetxe harategian daude salgai 17 eurotan. Umeen afarirako txartelak, berriz, Lola jatetxean 7 eurotan. Martitzenera arte, ekainak 10, egongo dira salgai.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.