09:00etan, mendi irteera 13:00etan, talde argazkia Herriko Plazan 14:30ean, Mondravember taldeko kideen bazkaria
LH6tik DBH3ra arteko neska-mutikoendako ekintza da eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Prezioa da 5 euro. Lineako autobusean egingo dute joan-etorria.
Arrasateri buruzko panelak erakusleihoetan ipiniko dituzte, eta 22:00etan, kontzertua, gaztetxean: Kañeria 13, 112, Pubic Enemy eta Perlata & Perlitak taldeak.
Herri batzarra egingo du gaur EH Bilduk. Esku artean izango dituen gaiak: Plan Politiko Nazionalaren aurkezpena eta lanketa Larraitz Ugarte EH Bilduko komunikazio zuzendariaren eskutik.; Herriko plangintzaren baitan, udalgintza eta herrigintzako proiektuak; Hauteskunde prozesuaren inguruko informazioa; Amaieran, arloz arlo egindako herriko diagnosia ixteko tailerra. Gaztelekuko sotoan izango da.
Esku Hutsik elkarteko kideek emango dute hitzaldia osoko bilkuren aretoan.
Maiatzeko deialdiak kale egin ondoren Ozkarbi elkarteko zuzendaritza batzordeak azaroaren 26rako antolatu du Ozkarbi Eguna. Egitaraua da: eguerdian poteoa buruhandiekin eta 14:30ean bazkaria eta musika elkartean. Prezioa da 30 euro, eta izena emateko azken eguna hilaren 16a. Ekintza aurrera eramateko gutxienez hogei lagunek eman behar dute izena.
Ibai-Arteren eskutik, kontzertua egingo dute.
Tomaxen abenturak. Adi, grabatzen, ekin... ikuskizuna gaur, Urgain-Errekaldeko ikasleen Guraso Elkarteak antolatuta. Bi emanaldi egongo dira: 16:30ean eta 18:00etan. Sarrerak Urgain-Errekalde eskola aurrean salduko dituzte hilaren 10ean eta 11n eta hortik aurrera, Txokolateixan egongo dira salgai. Prezioa: bost euro (2 urtera arte, doan)
Dc Supermaskoten liga filma izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
'Los buscamundos' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Samuel Torneux. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da lau euro.
Obra motz eta arinak izango dira, Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldia.
Gaztaina jana (18:00etan) eta Pettiren kontzertua (19:30ean) gaur Araotzen, auzotarrek antolatuta. Gaztaina jana da euro bat.
Kriantza ardo berezia Ardo txuri berezia Foie pintxo berezia Eskoriatzako txistulariek eskainitako erromeriak lagunduta.
Arabako Foru Aldundiak antolatuta, Santa Zeziliaren omenez egingo dute abesbatzen kontzertua kultura etxean. Bizente Goikoetxea, Urkanta eta Mairu abesbatzen emanaldia izango da.
Jabi Elortegi bermeotarrak zuzendutako eta Joseba Usabiaga eta Itziar Aizpuru protagonista dituen El vasco filma emango dute. Sarrera: 5 euro.
Mamiak Kolektiboaren lana. Ostean, solasaldia.
Jose Luis Francesena organo-jotzailearen eta Mariatxen Urkia sopranoaren emanaldia.
'Un año, una noche' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Isaki Lacuesta. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da bost euro.
Sarrerak, zortzi euro.
Gipuzkoako Elikagai Bankuak bultzatutako bilketa egingo da Elgetan ere. Bilketa puntua Andra Mari plazako Ugari denda izango da, barikuan eta zapatuan.