Urtero moduan Santikurtz eguna antolatu du Aixola-Arrixola auzoak. 12:00etan meza egingo dute ermitan, eta ondoren, beheko txabolan salda beroa eta pintxoak egongo dira musikaz lagunduta.
Gesalibar auzoaren gainean dagoen tontorra igoko dute: 9,5 kilometro. Izena emateko: 943-25 20 00.
Corpus eguna gaur Oñatin. Hauxe da egitaraua: 09:00etan, Aita Madina Txistulari taldearen goiz-eresia 10:00etean, Musika Bandaren goiz-eresia eta santuak parrokiara iristea 10:45ean, San Migelen irudia Parrokiara iritsiko da 11:00etan, Meza Nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin, Parrokian. Ondoren, Corpuseko Prozesioa. (Euria eginez gero, prozesioa parrokian egingo da). Prozesioaren ostean, Musika Bandaren kontzertua, udaletxe aurrean. Euria egiten badu, Zubikoa pilotalekuan 18:15ean, Oñatz dantza taldearen emanaldia, plazan, Aita Madina Txistulari taldeak lagunduta. Corpus Eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko dute (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian) 19:00etatik 20:30era, dantzaldia Musika Bandarekin, Parrokiako atarian (Euria egiten badu, bertan behera geratuko da).
12:00etan, pilota partiduak 13:00etan, meza auzoko hildakoen alde 13:30ean, trikiti emanaldia 14:30ean, bazkaria, eta ostean erromeria 16:30ean, artzain txakurren erakustaldia ostean, erromeria
Gizonezkoendako eta emakumezkoendako Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak.
La Farandula de Elburgo antzerki taldearen antzezlana. Adina: +16Sarrera: 5 eurotan, aldez aurretik kiroldegian
'Siempre nos quedará mañana' filma (Italia, 2023). Zuzendaria: Paola Cortellesi. Iraupena: 118 minutu. Sarrera da bost euro.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.
Ondarreko jaiak ospatuko dituzte. Egitaraua: 11:00. Umeentzako ginkana, Peña Ayastuyren laguntzarekin. 17:00. Umeentzako ikuskizuna, Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik. Baita merienda ere. 22:00. DJ LAtxirongak. Barra ere egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Domekan, berriz: 12:00. Prozesioa. 12:30. Dantza saioa, Oinarinen eskutik. Ondoren, salda eta txorizoa. 13:00. Boletoen zozketa eta jaien amaiera.