Gazteleku zerbitzutik irteera antolatu dute hilaren 26rako Bilboko City Jump-era

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 8a, 13:56
Bilboko City Jump. (Argazkia: Facebook City Jump)

LH6tik DBH3ra arteko neska-mutikoendako ekintza da eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Prezioa da 5 euro. Lineako autobusean egingo dute joan-etorria.

Gazteleku zerbitzuak, Udalarekin elkarlanean, egun osoko txangoa antolatu du Bilboko MaxCenterrean dagoen City Jump-era.  Irteera hilaren 26rako iragarri dute eta LH6, DBH1, DBH2 eta DBH3ko neska-mutikoendako da. Lineako autobusetan egingo dute joan-etorria. Taldea 09:15ean abiatuko da Elgetatik eta 20:30ean bueltatuko da herrira. Norberak eraman behar du bazkaria

Izen-ematea

Prezioa da 5 euro, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Hilaren 10etik 24ra bitarteko epea eman dute. Interesatuek udaletxean eskatu behar dute izen-emate fitxa: 943 76 80 22 edo udala@elgeta.eus.

Ludotekako bonoak

Ludoteka zerbitzuaren lotuta eskuragarri daude bonoak. Interesatuek udaletxean galdetu behar dute 943 76 80 22 edo udala@elgeta.eus. Ordainketa transferentzia bidez egin behar da udaletxeak emandako kontu korrontera.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak