HH eta LHko ikasleak Oñatiko inauteria irudikatuz kalejiran irtengo dira, herrian zehar . (Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegiko pilotalekuan)
15:30ean, eskolako neska-muyikoen jaialdia frontoian. 16:30ean, txokolate-jana guraso elkartearen eskutik. 17:00etan, I&D disko-festa. 18:30ean, buruhandiak. Oharra: ekitaldi guztiak frontoian izango dira Elgetako Udalak airearen kalitatearekin lotutako egindako prebentzio gomendioak direla-eta.
Leizarra musika eskolak antolatuta Egubakoitz Argal jaia ospatuko dute Ibarra kiroldegian.
Arrasate Musikaleko Bandak kontzertua eskainiko du Aratusteen egitarauaren baitan. 120 musikarik hartuko dute parte hainbat taldetan banatuta, besteak beste izango dira, banda gaztea, orkestra gaztea, metal taldea, harizko taldea, perkusio taldea, folk taldea eta talde mistoa. Sarrera: 2 euro.
'Biodiversidad urbana. Su manejo y conservación en edificios' hitzaldia. Hizlaria da, Jordi Gómez, Arabako Natur Institutua, Txepetxa eta Aranzadi elkarteetako kidea. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen jardunaldien barruan.
'Simplicisimus' XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Tartean Teatro taldearen umorezko ikuskizuna da. Sarrera da 10 euro
Beheko Errota musika eskolako bandaren inauterietako kontzertua izango da.
Unidad Alavesa musika taldeak joko du gaur zuzenean Ikatz tabernan. Antzuolako Liv Wallace bakarlariaren ordez, Sala Bross & Sabinek eskainiko du emanaldia. Sarrera da bost euro.
Hiru talde horiek kontzertua egingo dute Arrasateko Gaztetxean.
Sharon Stoner eta Mockers taldeek kontzertua eskainiko dute Bergarako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Sarrera bost euro izango dira.
Bertso saioa izango da Arrano tabernan honako bertsolariekin: Xabat Illarregi, Ane Zuazubiskar eta Gari Lopez de Munain. Gai-jartzaile lanetan jardungo du Ibon Leibar Txinbo-k.
'El escándalo' filma 'Bombshell' (AEB, 2019) Zuzendaria: Jay Roach. Sarrera da bost euro
Karnabaletako giroa berotzen urte dezente daramatzate Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak. Aurten ere kontzertua eskainiko dute Udal Pilotalekuan eta ohi denez sorpresaz beteriko kontzertua izango da, musikaz gozatzeko eta, aldi berean, lagunartean barre egiteko eta ederki pasatzeko. Ea oraingoan zer nolako mozorro eta ikuskizunarekin datozen herriko musikariak. Musika gauza serioa da, bihurria ere zenbaitetan, eta poza ekartzen duenean, gozamen hutsa. Kontzertua 22:30ean hasiko da, Udal pilotalekuan eta sarrera zortzi euro izango dira.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Ikusmen murriztua esperimentatzeko erakusketa egongo da ikusgai Kulturateko klaustroan otsailaren 17tik 21era bitartean. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Euerdion! Aste honetan bi jaialdi izango ditugu.Lehenengoa ostiralean Elgetan, Bergarako udal pilotalekua okupatuta baitago.Bigarrena berriz, igande goizean Bergarako udal pilotalekuan.Animatu eta hurbildu!!