2020/02/21 22:30

Musika

Bergarako Musika Bandaren eta Orkestra Sinfonikoaren aratusteetako kontzertua

Bergarako Musika Bandaren eta Orkestra Sinfonikoaren aratusteetako kontzertua
Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara

Karnabaletako giroa berotzen urte dezente daramatzate Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak. Aurten ere kontzertua eskainiko dute Udal Pilotalekuan eta ohi denez sorpresaz beteriko kontzertua izango da, musikaz gozatzeko eta, aldi berean, lagunartean barre egiteko eta ederki pasatzeko. Ea oraingoan zer nolako mozorro eta ikuskizunarekin datozen herriko musikariak. Musika gauza serioa da, bihurria ere zenbaitetan, eta poza ekartzen duenean, gozamen hutsa. Kontzertua 22:30ean hasiko da, Udal pilotalekuan eta sarrera zortzi euro izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak