Logoa

HARMAILATIK

'Harmailatik' kronika: Mondrako kirol sariak

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Zapatu eguerdian Mondra futbol Klubeko kideak Mojategin batu ziren. Bertan hainbat sari banatu zituzten jokalari eta entrenatzaileen artean.

'Harmailatik' kronika: Bergara Hiria hockey txapelketa

  Kirola  Bergara HARMAILATIK

Bergara Hiria hockey txapelketa jokatu zuten zapatuan, Labegaraietako kiroldegian, Bergarako Burdinola, Bizkaiko Metropolitano eta Arabako Pink Dragons taldeek. Bizkaitarrendako izan zen txapelketa bi partiduak irabazi ostean.

'Harmailatik' kronika: Ointxe! Araskiko kadeteei omenaldia

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate HARMAILATIK

Joan den astean, Huelvan, jokatutako Espainiako Kluben Arteko Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuten Ointxe! Araski taldeko kadeteak omendu zituzten zapatuan, Aretxabaletan. SaskiFest ekimenaren barruan elkartu ziren Herriko Plazan, eta partidua ere jokatu zuten.

'Harmailatik' kronika: Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketa

  Kirola  Arrasate  Debagoiena HARMAILATIK

Durango, Elorrio eta Kanpanzar ART taldeek nor baino nor gehiago jardun zuten zapatuan, Mojategin, Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketan. Durangarrak izan ziren nagusi hiruko txapelketan.

'Harmailatik' kronika: Oñatiko 10 Kilometroak

  Kirola  Debagoiena  Oñati HARMAILATIK

Oñatiko herri lasterketak Euskal Herriko atleta onenetakoak elkartu zituen zapatuan. Azken lau edizioetako hutsunearen ostean, emakumezkoek ere jardun zuten nor baino nor gehiago. Elena Loyo eta Iraitz Arrospide atletek ez zuten irabazteko arazorik izan.

'Harmailatik' kronika: Triatloi txikia

  Kirola  Bergara  Debagoiena HARMAILATIK

Antxintxika triatloi taldeak gaztetxoendako triatloia antolatu zuen domekan, Bergaran. Neska-mutiko mordoa elkartu ziren taldeko kideen gomendioak entzun eta triatloia bertatik bertara ezagutzeko.

'Harmailatik' kronika: Herri Arteko Pilota Txapelketa

  Kirola  Oñati HARMAILATIK

Herri Arteko Pilota Txapelketako final-zortzirenetako itzulerako partiduak jokatu zituzten egubakoitzean, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. Bidania-Goiatzeko pilotarien aurka seniorrek galdu egin zuten 20 eta 22; aldiz, irabazi gazteek 22 eta 17, eta kadeteek, 22 eta 13.

'Harmailatik' kronika: Mondra-Vasconia norgehiagoka

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Ligako azkenengo jardunaldia garaipena eskaini zien Mondrak zaleei. 3-0 irabazi zuten arrasatearrek Vasconiaren aurkako partiduan. Bestalde, hainbat jokalariren agur partidua ere izan zen eta omenalditxoa egin zieten Mondrako ordezkariek.

'Harmailatik' kronika: Eskolarteko kirol jokoak

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Asteburuan egin dituzte eskolarteko kirol jokoen finalak Debagoienean. Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan egin dituzte froga ezberdinak; atletismoa, futbola, xakea, karatea, txirrindularitza, tenisa edo padela, besteak beste.

'Harmailatik' kronika: Alkideba Ointxek ez du mailaz igotzea lortu

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Zapatuan Iturripen jokatu zuen Alkideba Ointxek lauko finaleko finalerdia, eta 70-52 irabazi zion Zarautz Zast-i. Domekan jokatutako partiduan aldiz, Donosti Dolphins-ek lehenengo laurdenean lortutako aldea ezin izan zuten berreskuratu, eta 70-81 galdu zuen norgehiagoka. 

'Harmailatik' kronika: UDA eta Ordiziaren arteko norgehiagoka

  Kirola  Aretxabaleta HARMAILATIK

Domekakoa Ohorezko erregional mailako azken aurreko jardunaldia izan zen aretxabaletarrentzako, etxean jokatzen zuten azken partidua. Aitor Perezek penaltiz egindako golari esker, 1-0 irabazi zuen UDAk. Ordiziak horrela, 3. mailara igotzeko zeukan aukera galdu zuen, eta azken jardunaldira arte itxaron beharko du.

'Harmailatik' kronika: Emakumeen Bira, 3. etapa

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena HARMAILATIK

Aretxabaletan hasi eta amaitu da 31. Emakumeen Birako hirugarren etapa. Seiko taldetxo bat iritsi da aurreratuta helmugara eta esprintean erabaki da lasterketako irabazlea; DTL taldeko Amy Pieters (3:02:00) erraz gailendu da. Ostean, Fahlin (WHT), Koppenburg (CBT) eta Ane Santesteban (ALE) helmugaratu dira.

Aretxabaletako hainbat jokalariren agurrekoan, hiru puntuak etxean

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena HARMAILATIK

1-0 irabazi dio Aretxabaletak Ordiziari, Aitor Perezek penaltiz egindako golari esker. Denboraldiko azken partidua zen etxean, eta horrela agurtu dira euren publikoaren aurrean Julen Arriaran, Beñat Etxabe eta Iker Orueta kapitaina. Oruetak 16 urte egin ditu Aretxabaletaren lehen taldean. Ordiziak irabazi izan balu, poltsikoan zukeen Hirugarren Mailarako txartela, baina azken jardunaldira itxaron beharko dute goierritarrek.