Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, XIV. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa aurrera doa, eta geldialdia egin du asteburuan Oñatin. Hainbat kategoriatako partiduak jokatu zituzten zapatu goizean, eta buruz buruko bi final erabaki ziren: zehazki, gurpildun aulkian dauden gomazko paletako finalean Beñat Lizaso izan zen garaile; adimen urritasuna dutenen teniseko paletako finalean, berriz, Iraitz Huegun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.