Haritz Gallastegi izan da Harmailatik saioan. Finalean bizi izandakoen berri eman du, eta etorkizunera begira ere jarri da. Athleticek izan dezakeen geroaz ere jardun du elgetarrak. Haren arabera, "futbola dagoen moduan ikusita", lorpen honek ez dio "aparteko loraldirik" ekarriko Athletici. "Lortutakoaz gozatu behar da, belaunaldi gazteek ez dute ikusi Athletic halako titulu bat irabazten eta daukan meritua aitortu behar zaio. Baina, bestelako txapelketetan nekez errepikatu ahal izango du halako bat, futbola dagoen moduan ikusita, behintzat, ez".