Javi Dominguez gasteiztarra (11 ordu) eta Silvia Trigueros bizkaitarra (12:48) izan dira aurtengo Hiru Handiak proban atletarik azkarrenak. Gizonezkoetan, baina, azpimarratzeko lana egin zuen Jokin Garai oñatiarrak, podiumeko hirugarren koskara igo zen-eta, irabazlearengandik 16 minutura helmugaratu ostean; 11:16ko denbora egin zuen. Maite Anton izan zen bailarako emakumezko onena, Aloña Mendikoa 19.a izan zen, 18:49ko denbora eginda.