Guztira, 200 borrokalari bildu ziren borroka arte horretan lehiatzeko. Lehendabiziko postuak cluben artean nahiko banatuta geratu ziren.
Adin guztietako borrokalariak bildu ziren, eta hainbat ariketa egin zituzten lehiaketen baitan: Katak egin zituzten hasteko, gero Goshiak, defentsa pertsonaleko erakustaldiak zein simulazioak eta azkenik, bikoteka borrokaldiak egin zituzten.