Horiez gain, atzo gimnastika erritmikokoek ere egin zuten erakustaldia. Bizikletan mendi buelta ere eman dute gaur goizean batzuek, eta herriko hormak eskalatzen ere jardun dute.
Bihar, ostera, mendi martxa egiteko aukera izango dute Murrukixok mendizale elkarteak antolatuta. Kurtzebarri inguruan 26 kilometroko mendi buelta egingo dute 07:00etan Herriko Plazatik irtenda. Izena bertan eman daiteke.