Hala, aurten ere Txantxiku Saria irabazteko ez zen lehia makala egon, guztira 315 igerilari batu ziren-eta: "Denboraldia amaitzeko egiten dugun jai modukoa dela esan genezake, eta sasoi honetarako denbora onak egin zituzten gaztetxoek", adierazi zuen Xabier Infante Artza-k. Klub mordoa etorri ziren: "Askok 28 urtetan ez dute kalerik egin".