Zabaleta ez zen bailarako protagonista bakarra izan, turismotan Markel Cestaferen MItsubishiak "hegan" egin zuelako (2:31,459). Bergarakoak zelako pike ederra duen Aitor Ramirez oñatiarrarekin –segundo batera–. Eta, Corcuerak, Txus Jaiok eta Iñaki Alberdik daukaten lehia ez da makalagoa, baina aspaldian Arrasateko pilotuak zuku guztia ateratzen dio haren Volkswagen Golf GTI autoari, eta sinsitu, zuku handia da hori. Hala, lasterketan zehar aparteko arazorik izan barik, eta autoari aparteko aldaketarik egin barik, 10 klasean Corcuera gailendu zen (2:34,081).
Kronika zabalagoa, asteleheneko Goiena paperean.