Txirrindulariak 16:00ak aldera irten ziren helmugatik, ohorezko agurra egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek eman zion hasiera lasterketari. Txirrindulariak hiru aldiz igaro ziren Oñatitik, eta Udanako igoera izan zen arratsaldeko ekitaldirik erabakigarriena. Izan ere, hasieran, tarteko helmuga igaro arte, taldea bat eginda egon zen.
Emakumeen Bira eguenean hasi zen Iurretan, Bizkaian, eta Oñatikoa bigarren etapa izan zen. Gaur, berriz ere, Bizkaira bueltatuko dira txirrindulariak, eta Arrieta eta Mungia artean burutuko dute etapa. Momentuz, Marianne Vosek du lidergoa sailkapenean. Ataunen egingo den lasterketarekin emango diote bukaera txapelketari. Hamazortzi talde dabiltza lehian, horietako bi euskaldunak, Lointek eta Bizkaia-Durango.