ESKUBALOIA: Gipuzkoarrak eta nafarrak irabazle Korpus txapelketan

Ane Elordi 2014ko ekainaren 15a

Oñatin elkartu ziren Hego Euskal Herriko lau eskubaloi selekzioak zapatuan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Zubikoa kiroldegiak 160 neska-mutil jaso zituen. Korpus txapelketaren zazpigarren edizioa hasi orduko, kiroldegia beteta zegoen. Goizean sailkapen partiduak jokatu zituzten, eta arratsaldean finalen ordua izan zen. Mutil gipuzkoarrek irabazi zieten bizkaitarrei, (32-12); eta nesken mailan, nafarrak gailendu ziren, gipuzkoarrak atzean utzita (27-20).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak