Hiru partiduetatik Gazte Mailako partida izan zen ikusgarriena. Lehia gogorra izan zen, eta (22-15) irabazi zieten arrasatearrek soraluzearrei.Kadeteetan bergararrak gailendu ziren erraz; izan ere, hiru tanto baino ez zituen lortu Debako bikoteak. Seniorretan, berriz, nahiz eta irabazle argirik ez izan, Soraluzeren aldeko apustuak ziren nagusi. Pronostikoa beteta, Soraluzek aurrea hartu zion Bergarari, 22-19.