MOTO-KROSA: Jon Idiakez izan zen elite mailan azkarrena

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 16a, 09:18

Zirkuituan zehar moto gidariek salto ikusgarriak egin zituzten.
Tarte polita eskuratu zuen Idiakezek. Hautsa ez altxatzeko botatako urari esker, Bergarako zirkuituak itxura ona erakutsi zuen.

Bergarako motoklubeko ordezkariek azken asteotan zirkuituan egindako lanak emaitza onak eman zituen. Asier Blazquezek aste barruan adierazi zuen zenbat harea eraman behar izan zuten zirkuitua txukuntzeko, baina lan ona egin zuten, eta pilotuek ikuskizuna eman ahal izan zuten zapatuan.

Elitean Idiakez, oso ondo

Hainbat kategoriatan lehiatu ziren zapatu arratsaldean. Nagusian, baina, Jon Idiakez izan zen lehenengoa 25 itzuli ematen –50 puntu batuta. Bigarren sailkatu Iker Utergak 22 itzuli eman zituen eta podiumera igo zen hirugarren ordezkariak, Jose Maria Mendezek, 20 itzuli eman zituen. Hala, Urtzi Markiegi bergararra 21. postuan sailkatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak