Hain zaila egiten zaigu "maite zaitut" bat esatea; kantuan, idatziz, mezu bidez… bai, noski, askotan baina benetan urrea balio izaten du barrutik atera eta egiazkoa izateak.
Beldurra, guztiok noizbait sentitu dugun sentimendu bat da. Zerbait egiteko beldurra, erabakitzeko beldurra, gaixotzeko beldurra, aldaketarako beldurra...
2016a bukatzear da, egun gutxi gelditzen zaizkigu zenbakiz aldatzeko eta 365 eguneko ziklo berriari ateak zabaltzeko. Beste urte oso bat izan dugu erabaki eta aldaketak emateko. Eguneroko borrokan ga…