Falta direnei begira

Uda heldu da, eguraldi ona, oporrak, familiakoei bisita...

Baina bada alde grisa, iluna eta tristea, askoren etxeetan eta bihotzetan, hutsuneek jarraitzen dutelako tinko eta bizirik.

Garaia da alde egiteko, herrira, oporretan, atzerrira... munduko edozein txokotara. Lasaitasunerako eta deskantsurako momentua izaten da, eguraldiaz disfrutatu eta ardura gabe ibiltzeko. Baina asko eta asko dira etxean familiarteko bat edota lagun bat falta dutenak, bertatik urrun preso edo errefuxiaturik daudenak. Horiendako guztiendako elkartasuna behar da eta beraz, denok indarrak batu behar ditugu, laguntza eskaini eta beroa emateko.

Ez esan inoiz bidea amaitu denik, ez pentsa inoiz azken borroka denik. Hemen gaude eta gurekin daramagu eguzki berriaren argia, Urko musikariaren hitz indartsu horiek etorri zaizkik gogora. Hala da, Urkok dioen bezala inoiz ez esan bidea amaitu dela. Gugandik urrun jarraitzen dute askok eta horiengatik borroka egitea gure lana da. Nik ere gure Euskal Herriko senide edota nire alboko senidearengatik protesta egin behar bada, egingo dut. Nire albokoarengatik borrokatu behar banaiz, egingo dut.  

Kontzientzian garbi izan behar dugu eurek bakarrik ez dutela askatasuna lortuko. Beraz, batu ditzagun indarrak eta batez ere gogoan izan ditzagun. Partida honek ez ditu 90 minutu, ez da bukatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak