Bereziak? Guztiontzat?

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2014ko abe. 16a, 00:00

Badatoz Gabonak, Olentzero, Erregeak, Papa Noel… Munduko izkina bakoitzean pertsonaia mitiko ezberdin bat.

Opariak, muxuak, zorionak, bazkariak, afariak, lagun zaharrak, familiako kideak… Ohitura bihurtu dira data hauetan elkartu eta mahai baten bueltan jarrita familia zein lagunekin egun "berezi" hauek ospatzea.

Baina zoritxarrez, data hauek ez dira guztiontzat ederrak, zoragarriak, politak, ilusioz hartzen direnak. Badaude munduko leku guztietan haurrak, nagusiak zein heldu ugari euren alboan inor ez daukatenak edo egun hauek ospatzeko dirurik ez dutenak edo euren alboan maite dituzten pertsonak ez dituztenak. Zakua betea dakarren Olentzero da egun haurren ilusioa. Abenduaren 24rako gutuna prest izaten dute ia haur guztiei: "Kaixo Olentzero, aurten oso ondo portatu nahiz eta nik eskatu nahi dotena hau da: …", eta horri lotuta zerrenda luze bat. "Denen artean biltzen ditugu, dozena eta erdi pakete, oparirikan ez dakarrenak, haurrik ez ote du maite", Mikel Markezen hitz horri etorri zaizkit burura momentuan.

Badira familia ugari urrunera joan gabe ez dutela baliabiderik euren haurrei jokoak erosteko eta horiei ilusioa banatzeko. Baina hori al da benetako ilusioa? Zein da egun hauetako helburua? Norbaitek egin al dio noizbait bere buruari halako galderarik? Norberak berea egingo du eta nire helburua ez da inoren asmoa aldatzea baina bai buruari eragin eta pentsaraztea eta zerbait erosi baino lehen kontzientzia hartzea. Non, zertarako, norentzako, zein helbururekin…?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak