Azaldu ezinezko sentimendua

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2016ko mar. 6a, 00:00

Ez da aurreneko aldia honi buruz hitz egiten dudala, baina asteburuan kanpoan izan naiz eta hizketan aritu gara gauza bat dela eta bestea dela.

Larritzen nau euskararen egoerak, larritzen nau haurren sentimenduak, larritzen nau jendearen pertzepzioak, larritzen nau, larritu larritu!

 "¿A qué piso vas?", galdera. "Bosgarrenera, eta zu? Nola ba, gaztelera?", nire erantzuna. "Ez dakit, atera egin zait". Bazkaltzeko gogoa ere joan zitzaidan. Haur bat zen, 10 urte izango zituen. Barrua hustu zitzaidan momentu hartan. 

Beraz, zein da gure eguneroko jarduna? Gazteenganako eta haurrenganako sentsibilitate eta ardura lantzea beharrezkoa dela ikusten dut. Aste bukaera eskiatzen aritu ondoren gaiari buruz galdetu zidaten. Euskaldun sentitzen naiz eta guztiz harro nago. Nire bizitza da, nire egunerokoa. Min egiten dit haur bat kalean gazteleraz hizketan ikusteak, lagunarteko giroaren aldaketak edota, zer esanik ez, kargu publiko askoren jarrerak. Ezin dut ulertu estralurtar sentitu nintzela momentu batez, eta horrek guztiak barrenak erabat mugitzen dizkit.

Baina muga, zailtasun eta oztopo guztien gainetik, egunez egun euskararen alde lanean eta irribarrea aurpegian dugula jarraitu beharra dago, inork ez baitu gure ordez euskararen alde borrokatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak