Indiferentzia

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2018ko eka. 15a, 08:49

Altsasuko herriaren izena behin eta berriz darabilkigu bueltaka eta ezin egona eragiten digu. "Gezurrari egia" atera diote, eta bai, badirudi hala dela. Egunak joan eta egunak etorri, egoerak berdin jarraitzen du. Hitzak nondik datozen, nork botatzen dituen, edo beraien jatorriaren arabera epaitzen direla dirudi

Urriaren 15ean, goizeko ordu txikitan, liskarra izan zen herriko taberna batean. Korapiloa korapilatu zen gau hartan, eta badirudi askaezin bihurtzen dabilela. Kasuak kasu, oraingoan injustiziaz epaitu ditu epaileak, eta, beraz, injustiziaz beteriko epaia kaleratu du. Ingurura begiratzea besterik ez dago beste aldean daudenek marraztu duten irudi surrealista honi sinesmen maila eman nahian dabiltza. Baina guk badakigu ez dela horrela eta irudi hori apurtzeko bide luze honetan borrokatu beharko dugu.

Gezurra dirudien arren, batzuetan zein zaila den euskaldun izatea. Baina handi gara gure txikitasunean, eta, kantuak dioen bezala, utziko bagenio bat izateari ez geundeke sekula batera kantari. Elkarrekin lortuko dugulako. Aurrera Altsasu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak