Aldaketetan dago sendagaia

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2016ko abe. 25a, 00:00

2016a bukatzear da, egun gutxi gelditzen zaizkigu zenbakiz aldatzeko eta 365 eguneko ziklo berriari ateak zabaltzeko. Beste urte oso bat izan dugu erabaki eta aldaketak emateko. Eguneroko borrokan gabiltza gutariko asko gure identitatea defendatu eta mailaz igotzeko.

Zutaz ari naiz bai, euskara! Irakurri berri dudan artikulu batek aipatzen duen bezala, euskararen egun bat ospatzen da, gure egutegiak dioenez, eta zer gertatzen da beste 364 egunekin? Aurreko astean gertatu zitzaidan, Nafarroako herri baten geldituta nengoen nire taldekideekin eta kafetegi batera sartu nintzen zerbait hartzeko asmoz. Sorpresa jaso nuen, arrotz sentiarazi ninduten, telefonoz hizketan jarri eta jaso nituen begiradek zauritu ninduten.

Guk euskaldun sentitu eta euskararekin bizi garenok mingainak dantzan ditugu eta berarekin solasean egin, borrokatu, maitatu, eztabaidatu, sentitu... egiten dugu, gure eguneroko bitamina da. Baina honekin ez da nahikoa. Erabaki eta lege aldaketak dira zauriak sendatzen dituen benetako sendagaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak