Beldurrak amets

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2017ko eka. 2a, 07:18

Beldurra, guztiok noizbait sentitu dugun sentimendu bat da. Zerbait egiteko beldurra, erabakitzeko beldurra, gaixotzeko beldurra, aldaketarako beldurra...

Bizitzako hainbat momentutan topo egiten dugu berarekin; Zer egin? Nola kudeatu? Zergatik niri? Galdera guzti hauek etortzen zaizkit burura momentu horietan. Galdezka, erantzun bila, buruari bueltaka, baina inoiz erantzunik aurkitu gabe. Agian sentitu beharreko zerbait da, bai, izan daiteke. Pasako da, aurre egin, eta hobeto edo okerrago baina aurrera egingo dugu.

Eta zergatik diodan "beldurrak amets"? Beldurrak bezala ametsak ere guztion bizitzetan presente egoten dira. Batzuetan borrokatu eta hauek lortzeko ahalegina egiten dugu eta bestetan gertatuko denaren beldurrez atzean gelditzen gara. Egoera zailak izaten dira hauek, baina egoera horiek beti eskainiko digute zerbait ikasteko, negatiboak edo positiboak izanda ere. Entzun, galdetu, pentsatu, sentitu … nahi duzuna lortzeko lana, esfortzua, sufrimendua, ahalegina beharko duzu baina beldurra sentitu arren baztertu eta amestu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak