Izerdia parekatuz

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2015ko mai. 14a, 09:33

Ez da ingeniaria, ez magoa eta ez aztia izan behar, eguneroko bizitzari begiratu bat eman besterik ez da egin behar.

Pauso batzuk aurrera bai, baina ez behar diren pauso guztiak. Ez da ba kasualitatea izango neskek kirol gutxiago egitea edo lehenago alde batera uztea? Ez, ez da kasualitatea...

Haurrek hein baten eskola kirolean aukerak dituzte, baina luzarora begira betiko irudi bera errepikatzen da. Honako hau entzuten dugu: "Neskek ez dute kirola gustuko, mutilen gauza da hori". Oraindik ere 2015. urtean horrelakorik entzutea! Ez da, ordea, kirola afizioz egiten dutenen gauza bakarrik, ofizioz kirolari diren emakumeek ere harresi berberarekin egiten dute topo. 

Soldatatik hasi, eta jokatzeko erabiltzen dituzten uniforme estuetaraino eta komunikabideetan duten aipuetaraino. Kontzeptu aldaketa bat beharrezkoa da, txikitatik hezten hasten diren momentutik. Eskolatik jaso behar dute atxikimendu hori, eta denen arteko oreka sustatu. 

Jolas orduko irudi tipikoa etortzen zait burura, neskak euren artean hizketan eta mutil kuadrilla futbolean jolasten. Betiko estanpa hori desagerrarazi beharra dago.

Bide luzea geratzen da aurretik koadro tipikoak apurtzeko eta berri bat eraikitzeko. Tontorrera igo eta bat gehiago bagara askoz hobeto. Maitatu, utzi maitatua izaten eta maita zaitez! Ez dadila izan aukera kontua! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak