Itsaso Payak idatzitako bertso hauek ditut gogoan. Uda partean gaude eta uztail zein abuztu guztia dugu aurretik Euskal Herriko txoko ezberdinetan jairik jai ibiltzeko, Lesakako sanferminetatik hasi eta Bilboko Aste Nagusira arte. Bai, 2016. urteko uztailean aurkitzen gara, eta emakumeen kontrako erasoei dagokienez, jai giroak tamalgarria izaten jarraitzen duela esan dezaket.
Udako jai etapa honi Iruñeko sanferminekin eman diogu hasiera, eta, tamalgarria den arren, baita sexu erasoei ere. Barrenean egon ezina sortzen zait horrelako bat gertatzen denean. Nola da posible, gaur egun oraindik, gizarte matxista baten bizitzea? Erailak, drogak, indarkeriak, bahiketak, erasoak... Beldurgarria da. Onartezina. Lotsagarria.
Urtez urte egindako elkarretaratze, manifestazio eta isiluneen ondoren oraindik ere horrela jarraitzen dugu. Argi izan behar dugu bizitza honetan ez ginela jaio triste bizitzeko, beldurrez bizitzeko. Pozik eta askatasunez bizitzeko hautua egin genuen, horregatik lanean jarraitu behar da. Bidaia luzea da, eta bidean trena hartzen duten guztiekin batera lan egiten jarraitzeko ordua da.
Beste jai eredu batzuk eraikitzea izan behar dugu helburu, eraso sexista gabeko jaietan sinistuz.