Nik ez dakit esaten, kursia iruditzen zait; agian, txoratuta nagoela pentsatuko duzue, edo ez, auskalo! Hitzak baino gehiago, ekintzak dira. Maitatzen duzuna; zaintzea, entzutea, aholkatzea, zigortzea, laguntzea, erakustea, jolastea, elkar bizitzea, konpartitzea, errespetatzea, ulertzea… zenbat eta zenbat hitz gehiago idatz ditzakedan. Bai, horrela bizi dut nik, gehiago esan edo emateagatik ez dut gehiago maiteko, ez hobeto maitatuko. Bakoitzak bere aukerak zein mugak ditu. Beraz, ez gehiago ez gutxiago, dakizun bezala adierazi, konpartitu, demostratu, oraindik bada denbora erlojuaren orratzak martxan badabiltza.
Maitatzea bizitzak eman digun opari bat da; beraz, ikas dezagun hitzez baino gehiago, ekintzez ematen. Maitatzea zaintzea da, beharrezkoa bada tristurak elkarbanatzea eta poztasunak batera ospatzea. Ruper Ordorikak kantuan guztiokin konpartitzen duen bezala: zaindu maite duzun hori!