Norgehiagoka hasi eta lehenengo hogei minututan ondo ibili ziren debagoiendarrak, baina atsedenera heldu aurretik, lehen gola sartu zuten zumaiarrek.
Bigarren zatia hasi bezain azkar sartu zuten aurkariek bigarren gola kornerretik. Orduan erreakzionatu zuten Arizmendikoek, Zumaiakoren atera behin eta berriro gerturatuz. Partiduaren azken ordu laurdenean, aukera asko sortu zituzten, baina aurkarien atezaina fin ibili zen eta gol bakarra sartzerik izan zuten; Maite Arantzabek sartu zuen falta jaurtiketa on baten bidez.