Haginak erakutsi dizkiete Soraluce BKE-koek liderrari

Maider Arregi 2014ko mar. 23a, 15:44

Maila polita erakutsi zuten Josetxo Muniategiren mutilek zapatuan jokatutako partiduan. Ez zuten nola nahiko aurkaria gainera. Berdinketarekin, liderraren kontrako partiduan puntu bat ateratzea lortu dute-eta bergarako mutilek. 26an geratu zen markagailua.


"Oso ondo ikusi dut taldea, partidu ona egin dugu, beldur gabe jokatu dugu. Defentsan lan ona egin dugu eta erasoan ere polito moldatu gara", azaldu digu Josetxo Muniategik.
Partidua bere osotasunean ikusita, berdinketa merezitako emaitza dela gaineratu digu. Baina, bigarren zatian garaipena eskuratzeko aukera aparta izan zuten. "Bigarren zatian gehiago izan ginela uste dut. Gu gainera bat gehiago izanda zelaian, garaipena izateko aukera izan dugu esku artean. Baina aurkariak, une batean, aurretik jarri zaizkigu nahiz eta bat gutxiagorekin jokatu. Hor egon zen partidua eta huts egin genuen", azaldu digu entrenatzaileak.


Hurrengo partidua Donostian


Egiaren aurkako partidua ez da erraza izango. Jaitsiera postuetan dago talde donostiarra eta dena emango du puntuak lortzeko. "Gogorra izango da azken postuan daude eta. Puntuak eskuratu nahiko dute, hil ala biziko partidua izango da Egiarendako", dio Muniategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak