Natxo Aguado tolosarrak irabazi du Lainon jokatutako skate txapelketa

Maider Arregi 2014ko mar. 23a, 13:30

Zapatuan jokatu zen Gipuzkoako Skate X Games txapelketa. Mattin Rozas eta Dani Lopez debagoiendarrek podiuma egin zuten. 9tik 18 urte bitarteko gaztetxoek maila ezin hobea erakutsi zuten zapatuko txapelketan.

"Lokatzara!", oihu eginda, skaterrek akrobazia eta salto politak eskaini zituzten zapatuan jokatutako Gipuzkoako Skate X Games txapelketan. "Esfortzu handiaren ondorioz lortutako emaitza da hau", kontatu zigun Natxo Aguado irabazleak, poz pozik. 16 urte ditu eta futbola alde batera utzi zuela esan zigun skate-an buru belarri zentratzeko.

Zalantza gabe, skate-aren aldeko apustua borobil irten zaio eta pixkanaka sekulako aurrerapausoak ematen ari dela gazte tolosarra azaldu zigun Hodei Elexpuru txapelketako epaileak: "Mutikoak diren arren, askok nagusien maila dute. Azkar eboluzionatzen dute hilabete gutxian eta maila handia da".

Finala, ordea, estu estua izan zen. Izan ere, Mattin Rozas arrasatearrak maila paregabea erakutsi zuen. Buruz buruko polita eskaini zuten Rozasek eta Aguadok. Erakustaldiaz gozatu egin zuten ikusleek. Jendea oso oso ona da, eta zaila dago irabaztea", nabarmendu zigun Rozasek.

12-15 urteko arteko kategorian, bigarren postua Lur Vazquez tolosarrarendako izan da. Hirugarren postuan, aldiz, Dani Lopez arrasatearra geratu da. Maila ezin hobea gure ibarrean dagoena, baina zer da epaimahaiak baloratzen duena? Hodei Elexpuruk azaldu digu: "Gorputz-giroa egiteko modua. Gero eta errazago eta suabeago hobeto baloratzen dugu; erraz egiten badu, zantarkeria gabe, zaila den seinalea da. Truko baten eta beste baten artean lurra gutxi zapaltzea ere asko baloratzen da. Trukuak bata bestearen segidan erraz egitean datza gakoak". Modulutik modulura salto egitea eta skate parke osoan ibiltzea baloratu diotela irabazleari baloratu digu Elexpuruk.

Finala, Donostian

Txapelketako hiru irabazleak  Donostian, maiatzaren 17an, jokatuko den finalera sailkatu dira.  12 urtetik beherakoen artean, Unax Navarro; 12 eta 15 urte bitartekoen artean Larrun Barrenetxea eta 15-18 urtekoen mailan, Natxo Aguado.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak