Partiduan sartzea kosta egin zitzaien, zelaia belar naturalekoa zelako eta ez daudelako ohituta baldintza horietan jokatzera. Hala, atsedenaldira 0-0 heldu ziren.
Bigarren zatian, jokaldi azkar batean heldu zen Gotzon Urtzelairen mutilen lehen gola; Tolosak bere atean sartuta iritsi zen gol hori. Handik ordu laurden batera, bigarren gola egin zuten arrasatearrek; hain justu, Aitor Azkaratek sartu zuen hori. Eta partidua amaitzeko 20 bat minutu falta zirela, 1-2 heldu zen. Hortik aurrera tolosarrek berdinketa lortu ez zezaten lan egin zuten Mondrakoek.