Beñat Arnaiz Altsasuko duatloian garaile

Maider Arregi 2014ko martxoaren 23a

Zapatuan egin zen Altsasuko bosgarren duatloia. Eguraldia oso lagun izan ez zuten arren, podiumeko lehen bi postuak debagoiendarrentzako izan dira. Lehen postua Beñat Arnaiz aretxabaletarrarendako izan da. Bigarrena, aldiz, Ander Agirre bergararrarendako, biak dira Antxintxika taldeko atletak. Altsasuko proban, 185 kirolarik hartu zuen parte eta 29,5 kilometroko ibilbidea egin zuten euripean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak