Esku hutsik bueltatu dira Mondrako neskak Bilbotik

Mirian Biteri 2014ko martxoaren 23a

Bazekiten ez zela samurra izango Abantori irabaztea, eta horrela izan da: Mondrako neskek 7-0 galdu dute gaur goizean Bilbon.

Orain arte jokatutako ildo beretik joan zen lehia. Atsedenaldian 3-0 galtzen zuten arrasatearrek, eta bigarren zatian ere antzera ibili ziren. Gola sartzeko aukeraren bat edo beste izan zuten Andoni Ezkurrak entrenatzen dituen neskak, baina ez zuten zorterik izan.

Ezkurrak berak jakinarazi digu oso partidu gogorra izan zela gaurkoa, eta ez bakarrik emaitzagatik, baita norgehiagoka osoan izandako eguraldi kaskarragatik ere.

Gaineratu digu esku hutsik baina Bilbon egindako esfortzuagatik pozik itzuli zirela Arrasatera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak