Pilota egokituko txapelketari hasiera eman diote

Maider Arregi 2014ko martxoaren 23a

Zapatuan, Bergarako Udal pilotalekuan eman zitzaion hasiera Euskal Pilota Egokituko IV.Gipuzkoako Txapelketari. Bertan, adimen urritasuna duten kirolariek parte hartu zuten. Pilotariak paletaz aritu ziren lehian. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko da; Finala aldiz, ekainaren 28an ospatuko da zehazteke dagoen pilotalekuren batean. Gainera, finalean eskuko partidaren bat ikusteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak