Arrasaten, esaterako, alderdi sozialistak EAEn zuen akordioa hautsi eta euren zerrendaburu Oscar Gartziaren aldeko botoa eman dute, nahiz eta ez duen eragin alkatearen aukeraketan. Eskoriatzan, bestalde, Irabaziko zerrendaburuak uko egin dio zinegotzi karguari eta zerrendako bigarrenak hartu du. EH Bilduren kasuan, berriz, lau ordezkarietako hiruk hartu dute kargua. Koaliziotik aurreratu dute laugarrenak aurrerago har lezakeela. Elgetan, bestetik, Gu Geu Elgeta plataformako zerrendaburu Nerea Villa ekitaldian izan bazen ere, ez zuen kargua hartu lan kontuengatik atzeratzea erabaki duelako.