Zankadak hartu du Otsoaren lekukoa Gatzagan

Ander Larrañaga 2015ko eka. 13a, 14:34

Leintz Gatzagan sorpresarik ez. Hautagaitza bakarra aurkeztu zen maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara, Leintz Gatzagako hautesle elkartea, eta hasieratik Eneka Zankada aurreikusten zuten alkate izango zela. Eta hala izan da, boto guztiak eskuratu dituelako Zankadak. Alkate izendatu ostean, Eugenio Otsoa alkate ohiak aginte-makila eta zumitzezko uztaia eman dizkio alkate berriari. Hala ere, alkatea Zankada izan arren, talde gisa lan egingo dutela eta denek denetarik egingo dutela azpimarratu dute.

Herritar mordoa gerturatu dira osokora alkate berriaren izendapenera. Abestu ere egin dute eta Ines Osinagak trikiti doinuekin agurtu du osokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak