Dena aurreikusi bezala gertatu da. Adinekoen mahaia osatzen hasi dute osokoa; zinegotzi izango direnek banan-banan euren kargua hartu dute zin eginez. Eta horrekin udalbatza eratuta geratu da. Ondoren alkatea izendatzeko bozka egin dute eta esan bezala Kortabarria izango da alkate datorren agintaldian: horrekin batera, zumitzezko uztaia jaso du. Ostean, aurreko agintaldiko Udal taldekoei eskerrak eman gura izan die Antzuolagatik egindako lanagatik.