2018an gehien nabarmendu diren kirol talde eta kirolariak sarituko ditu ekimen honek. Hamalau sari izango dira guztira eta sari banaketa ekitaldia otsailaren 13an izango da, Amaia antzokian.
DKS sari nagusiak Maialen Axpek, Martin Perezek eta Ointxe Araski taldeak jaso dituzte

Mirari Altube Arrese 2019 ots 13 Debagoiena

SAIO BEREZIAK

Debagoieneko Kirol Sariak ekitaldiak saritu asko eman ditu. Maialen Axpe atletarentzat izan da sari nagusia, kirolari onenarena; Ointxe Araski kadete mailako saskibaloi taldeak jaso du talde onenarena; eta Xabier Infante Artza oñatiarrak GOIENA saria. Ekitaldiko izarra, baina, Martin Perez saskibaloi jokalari eskoriatzarra izan da hiru sari jaso dituelako, besteak beste, publikoaren saria eta sari berezia.