DKSko sari historikoak

Xabier Urtzelai 2019ko urt. 23a, 11:49

2012ko urtarrilean Mikel Aristi ziklistak jaso zuen Herritarren saria, eta Irizar izan zen gizonezko kirolari onena.

Hemen 2008an DKS kirol sariak lehenengoz antolatu zituztenetik banatu izan diren sariak. Guztira lau edizio egin ziren: Aretxabaletan, Oñatin, Aramaion eta Elgetan.

2008ko ekitaldia, lehenengoa, Aretxabaletan egin zuten (abenduaren 20an, zapatua). Sarituak izan ziren:

  • Gizonezko onena, Zuhaitz Ezpeleta

  • Emakumezko onena, Maider Unda

  • Kirol talde onena, MU-Ointxe!

  • Kirol teknikaria, Jon Odriozola

  • Ibilbidearen saria, Alberto Iñurrategik

  • Kirol babeslea, ULMA

  • Kirolari anonimoa, Maria Jose Gil

  • Herritarren saria: Txufiri

  • Udalen sariak: Leintz Gatzagak, Jose Inazio Beloki; Eskoriatzak, Joseba Iñurrategi; Aretxabaletak, Manolo Zubillaga; Aramaiok, Maider Unda; Oñatik, Mari Sol Ramos; eta Elgetak, Oskarbi Elkartea.

Informazio gehiago, hemen

2009ko ekitaldian, Oñatin, sari hauek banatu zituzten (2009ko abenduan egin zuten):

  • Gizonezko onena, Jonathan Perez

  • Emakumezko onena, Maider Unda

  • Kirol talde onena, UDA

  • Kirol teknikaria, Reyes Azkoitia.

  • Ibilbidearen saria, Jone Muxika.

  • Kirol babeslea, Soraluze Kooperatiba.

  • Kirolari anonimoa, Joxe Eskibel korrikalari eskoriatzarra.

  • Udalen sariak: Leintz-Gatzagako Udalak txirrindularitzaren alde egindako lanagatik Alberto Altube eta Pedro Meri Elkorobarrutia omendu zituzten; Elgetako Udalak Oihana Kortazar omendu zuen mendi lasterketatan erakutsi duen mailarengatik; orain dela 30 urteko Aramaioko sokatira taldeak jaso zuen euren udalaren saria; eta Marisol Ramos korrikalariak, Josune Odriozola igerilariak eta Aloñako eskubaloiko senior mailako nesken taldeak Oñatiko Udalak emandako sariak.

Jone Muxika ziklista elgetarrak jaso zuen ibilbidearen saria.

Informazio gehiago hemen.

2010eko kirol sariketan, Aramaion, sari hauek banatu zituzten (2011ko urtarrilean egin zuten ekitaldia):

  • Aramaioko Udalaren saria: Enrike Aspe, pilota entrenatzaile ohia.

  • Elgetako Udalaren saria: Emilio Mandaluniz, txirrindulari lasterketen antolatzailea.

  • Aretxabaleta Udalaren saria: Bixente Etxeandia, futbolaren alde egindako lanagatik.

  • Oñatiko Udalaren saria: Jone Elortza, sokatiran Munduko txapeldunordea.

  • Talde aipagarriena: Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldea.

  • Kirol babesle onena: Ford Mugarri.

  • Kirolari anonimoa: Bixente Pagaldai, maratoi korrikalaria.

  • Herritarren saria: Beñat Arnaiz, atleta.

  • Teknikari onena: Alberto Garai, kirol medikua.

  • Emakumezkoetan kirolari onena: Jone Elortza.

  • Gizonezkoetan kirolari onena: Alberto Iñurrategi.

Jone Elortzak jaso zuen emakumezko onenaren saria.

Informazio gehiago hemen

2011ko sariketa, Elgetan (2012ko urtarrilaren 20ean egin zen ekitaldia).

  • Gizonezko onena, Markel Irizar txirrindularia

  • Emakumezko onena, Oihana Kortazar

  • Kirol talde onena, Mondra futbol taldeko neskak.

  • Kirol teknikaria, Iker Sanchez, Lokatzako entrenatzailea.

  • Ibilbidearen saria, Aitor Lopez Rekarte.

  • Kirol babeslea, Sustrai Fruta denda (Oñati).

  • Kirolari anonimoa, Javier Zelaia.

  • Herritarren saria: Mikel Aristi ziklista bergararra.

Ekitaldiaren amaieran omenaldi berezia egin zitzaion Manolo Muñozi.

Hemen egun horretako argazkiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak