Xabier Urtzelai kirol kazetariak eta Ainhoa Sanchez aurkezleak gidatu zuten sari banaketa ekitaldia. Aramaioko kultur etxeko aretoa girotzeko ardura, ostera, Bea Azurmendi abeslariak izan zuen.
Udalek emandako sariak
Oñati, Aretxabaleta, Aramaio, Elgeta eta Leintz Gatzagako Udalek ere, antolatzaile diren aldetik, euren herrietako kirolariak saritu zituzten.
Sarituak izan ziren:
- Aramaioko Udalaren saria: Enrike Aspe, pilota entrenatzaile ohia.
- Elgetako Udalaren saria: Emilio Mandaluniz, txirrindulari lasterketen antolatzailea.
- Aretxabaleta Udalaren saria: Bixente Etxeandia, futbolaren alde egindako lanagatik.
- Oñatiko Udalaren saria: Jone Elortza, sokatiran Munduko txapeldunordea.
- Talde aipagarriena: Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldea.
- Kirol babesle onena: Ford Mugarri.
- Kirolari anonimoa: Bixente Pagaldai, maratoi korrikalaria.
- Herritarren saria: Beñat Arnaiz, atleta.
- Teknikari onena: Alberto Garai, kirol medikua.
- Emakumezkoetan kirolari onena: Jone Elortza.
- Gizonezkoetan kirolari onena: Alberto Iñurrategi.
Informazio guztiak eta proposatutako sarituen zerrena osoa DKS blogean.