DKS: Publikoaren Sarirako hautagaiak

Xabier Urtzelai 2019ko urt. 23a, 14:00

Debagoieneko Kirol Sarien barruan publikoaren esku egongo da Publikoaren Saria ematea. Botoa emateko aukera otsailaren 8an bukatu zen.

  • Markel Uriarte (Orbeako biker-a, Aretxabaleta). Aretxabaletarra Espainiako Enduro txapelduna izan da egutegiko bost probetan puntu gehien batu eta gero. Tortosan (Katalunia), La Adradan (Avila), Montefaron (Coruña), Cuencan eta Tuñan (Asturias) izan ziren lasterketa horiek.

  • Julen Irizar (Euskadi Murias taldeko ziklista. Bergara) Ibilbide profesionaleko lehenengo garaipena eskuratu du profesional moduan. Portugalgo Nazio Sariko bigarren etapan irabazi zuen bergararrak.

  • Martin Perez (Gurpildun aulkiko saskibaloi jokalaria, Eskoriatza). Saskibaloian, eskoriatzarrak Gasteizko Zuzenak taldearekin Espainiako gurpildun aulkiko ligan jokatzen du, lehenengo mailan. Eta udan Espainiako selekzioarekin brontzea irabazi zuen Europako txapelketan.

  • Mikel Linazisoro (Debagoiena Eskalatzaileak taldeko eskalatzailea, Bergara). 2018an lehenengoz eskalada joko olinpiko izan da, eta, Bergarakoa Buenos Airesen egin zituzten gazteen Olinpiar Jokoetan egon ahal izan zen. Horrekin batera, besteak beste, 20 urtez azpiko Europako azpitxapeldun izan da Overall modalitatean, 20 urtez azpiko azpitxapeldun Europako Kopan. Gurera etorrita, Euskal Herriko txapeldun izan berri da kategoria absolutuan. Helburua da 2020 Olipiar Jokoetan egotea, Tokion.

  • Aimar Erostarbe (Aloña Mendiko txirrindularia. Oñati). Espainiako kadete mailako txapelketan hiru domina lortu zituen txirrindulari oñatiarrak: urrea taldeka, zilarra banaka, eta brontzea erlojupekoak. 2018an hiru lasterketa irabazi ditu eta Gipuzkoako bigarren ziklista onena izan da, eta Euskadiko laugarrena).

  • Vanesa Gimbert (Athleticeko futbol jokalaria. Bergara). Espagnol, Levante, Sevilla, Rayo Vallecano… Bergarak ibilbide oparoa egin du emakumezkoen eliteko futbolean. 2013az geroztik Athleticeko erreferenteetako bat da, gaur egun taldeko kapitaina da.

  • Garazi Estevez (Ogiberri taldeko txirrindularia, Aretxabaleta). Otsailean, Pista estaliko kadete mailako Espainiako txapeldun izan zen aretxabaletarra, eta uztailean, Espainiako txapeldun izan zen hiru modalitatetan. Horrekin batera, Gipuzkoako txapeldun, Euskadiko txapeldun, eta Euskaldun torneoan txapeldun izan zen, besteak beste.

  • Nere Arregi (Goierri Garaia taldeko atleta. Arrasate). Santanderko distantzia luzeko lasterketan podiumera igota lortu zuen Nere Arregik Espainiako selekzioarekin, Kroazian, Munduko distantzia luzeko txapelketan parte hartzeko txartela. Bertan 100 kilometrotako lasterketa 35. postuan amaitzea lortu zuen.

  • Maialen Axpe. (Atletico San Sebastian taldeko atleta. Arrasate) Urteko helburua lortu zuen uztailean Berlingo Europako Txapelketa absolutora sailkatuta. Abuztuan hartu zuen parte txapelketan, nahiz eta marka ona egin (4.35) ez zen finalera sailkatu. Aste gutxira, Iberoamerikano txapelketan zilarra eskuratu zuen.

  • Ainhoa Redin (Igerilaria, Oñati). Oñatikoak Gipuzkoako eta Euskadiko hainbat txapelketa irabazi ditu 2018an. Euskadikoan, esaterako, dobletea lortu zuen brontzesko bi domina jantzita, eta nabarmentzekoa da, baita ere, Espainiako txapelketara sailkatu eta bertan lortutako hamalaugarren postua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak