Aretxabaletako Andramaixak 2017

Jaiak 2017: Aretxabaletako Andramaixak

  Gizartea  Aretxabaleta JAIAK

Andramaixak 2017: umeen eguna, arratsaldea

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Hainbat puzgarriz eta tailerrez osatutako gazte parkean gustura ibili ziren arratsaldean Aretxabaletako gaztetxoenak. Aurten, estrainakoz, izozkiak banatu zituzten Xabi Antxia eta Laiba Mudassar alkate eta alkate-orde txikiek.

Ausart zezenaren aurrean

  Gizartea  Aretxabaleta

Aretxabaletako Durana kalea zenzen plaza bilakatu da gaur arratsaldean. Beldurrak alde batera utziz, jende ugari ibili da zezenaren aurrean eta harrapaketa txikiren bat ere ikusi ahal izan dute gerturatu direnek.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Kuadrillen arteko jolasak, bikain

  Gizartea  Aretxabaleta

Hamazazpi taldek hartu dute parte, gaur, bazkal ondoren egin dituzten jokoetan. Kuadrillen arteko pikeren bat tarteko, nor baino nor hobe aritu dira lehian garaile izateko asmoz. Aulkiaren jolasa, puzgarriarena eta arrautzak batak besteari pasatzea izan dira egin behar izan dituzten jokoetako batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Paella, herri bazkariko protagonista

  Gizartea  Aretxabaleta

Goizeko lehen orduan herriko plazan bazkaltzeko lekua hartu eta gero, eguerdian, lerro luzea osatu da Durana kalean zehar. 70 kilo arroz erabili dituzte bertan prestatu duten paella egiteko. Ogia eta edatekoa norberak eramanda, dohakoa izan da paella. Lerro amaierakoak dastatu nahaian gelditu badira ere, umore onez bildu dira familia eta kuadrillak mahaiaren bueltan.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Andramaixak 2017: jolas ugari umeen egunean

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Andra Mari bigarren eguna ospatu zuten atzo Aretxabaletan, eta herriko gaztetxoak izan ziren protagonista. Xabi Antxia eta Laida Mudassar alkate eta alkate-orde txikiek pregoia irakurri eta txupina botaz hasi zuten eguna. Ondoren, bonba japoniarrak bota eta buruhandiak izan ziren haurren eskutik herriko plazan. Arratsaldean, jolaserako puzgarri eta tailerrak izateaz gain, estrainakoz, izozkiak banatu zituzte.

Salto eta salto, gustura gazte parkean

  Gizartea  Aretxabaleta

Herriko plaza gaztetxoz bete da arratsaldean ere Aretxabaletan. Hainbat puzgarrietan gustura ari dira lagun artean jolasten. Aurten, estrainakoz, alkate eta alkate-orde txikiek izozkiak banatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Andramaixak 2017: Jose Antonio Garciak jantzi du txapela

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK

Leintz Bailarako 79. Txirrindulari lasterketa ospatu dute gaur Aretxabaletan, 23 urtez azpiko eliteko ziklisten parte hartzearekin. Kantabriako Gomur taldeko Jose Antonio Garcia izan da irabazlea, sprint batekin bukatu den lasterketan. Euskadi Fundazioko Mikel Alonso izan da bigarrena, eta hirugarrena, berriz, talde bereko Jose Antonio Lopez-Cozar.

Alkate txikiak, bonba japoniarrak eta buruhandiak

  Gizartea  Aretxabaleta

Xabi Antxia eta Laiba Mudassar alkate txiki eta alkate-orde txikiek eman diote egunari hasiera. Bonba japoniarrak bota eta haurren eskutik izan diren buruhandiekin ekin diote festa egunari.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Andramaixak 2017: 'The Baba Yaga' kale animazioa

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Zuzeneko musikaz eta erraldoiez gozatu dute arratsaldean Aretxabaletako festetan. Durana kalean barrena ibili dira herritarrak gerria mugitu eta Mostruos de la Universal taldearekin batera dantzan.