Jai giroa handiagoa izan zen lehenago, eguerdi partean, Gazte Ekimenak antolatuta festen hasiera aurreratu eta txosnagunean bazkaria egin baitzuten herriko hainbat gaztek, kamiseta horiak soinean. Azken urteetan afaria egin izan badute ere, aurten eguerdira ekartzea pentsatu dute, eta hitzordu arrakastatsua izan da.
Bestalde, umeei zuzendutako ur jolasak ere izan ziren Arlutzeko kantxan.