Uniforme horia jantzita, Andramaixak aurreratu dituzte gazteek

Maite Txintxurreta 2017ko abuztuaren 14a

Gazte Ekimenak antolatuta, txosnaguneko karpapean bazkaria egin dute, jai giroa eta beroa nagusi izan direlarik. Azken urteetan afaria egin izan badute ere, aurten eguerdira ekartzea pentsatu dute, eta hitzordu arrakastatsua izan da. Bazkalondoan, nobedade modura, jolasak egiteko asmoa daukate. 18:00etatik aurrera, berriz, mikro irekia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak