ALBISTEAK

Andramaixak 2017: jolas ugari umeen egunean

Aitor Agiriano 2017ko abu. 17a, 11:56

Andra Mari bigarren eguna ospatu zuten atzo Aretxabaletan, eta herriko gaztetxoak izan ziren protagonista. Xabi Antxia eta Laida Mudassar alkate eta alkate-orde txikiek pregoia irakurri eta txupina botaz hasi zuten eguna. Ondoren, bonba japoniarrak bota eta buruhandiak izan ziren haurren eskutik herriko plazan. Arratsaldean, jolaserako puzgarri eta tailerrak izateaz gain, estrainakoz, izozkiak banatu zituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak