150 txirrindularitik gora 79. Leintz Bailarako lasterketan

Aretxabaletako Andramaixetan, ezinbesteko osagaia izaten da Leintz Bailarako Txirrindularitza lasterketa. Aurtengoa abuztuaren 16an egingo da, egueztena, 10:00etan hasita. 79. izango da, eta 80. urteurrenetik gertu egonda, Gipuzkoako lasterketa zaharrenetakoa da Aretxabaletakoa.

Afizionatu mailako 150 txirrindulari inguruk hartuko dute parte, 115 kilometroko luzera izango duen lasterketan, eta horrek herrian giro berezia jartzen duela azaldu du Zubillagak.

Duela hiru urte, federazioak antolatzen duen udako kriterium barruan sartzen da Aretxabaletan hasiera eta bukaera duen proba hau. Txirrindulari gehiago erakartzeaz gain, afizionatu mailan daudenentzat erakusleiho interesgarria izaten da profesional mailara salto egiteko.

Baina egun horretan ez da dena txirrindularitza izango. Gau partean pilotak ere urteroko tartetxoa izango du Andramaixen barruan. Aurten Iturrigorri pilotalekuan jokatzera aterako direnak, etorkizun oparoa duten pilotari gazteak izango dira.

Hasteko, Peña II eta Agirrek indarrak neurtuko dituzte lau t’erdiko kaiola barruan. Partidu estelarrean, aldiz, Artola - Etchegoyen eta Laso - Untoria bikoteak arituko dira nor baino nor.